Molotoff Irratia

Info

Bob Marley-ren urteurren desberdinen aitzkipean, saio bereziak egiten genituen Molotoff Irratiko Sound System saioan. 

2005. urtean grabatutako horietako bat eskeintzen dizuegu jarraian. Bertan, Bob Marley eta izen horren atzean dagoen mundu ederrari buruz hitzegiten degu, berak eta bere lagunek sortutako musika ziraragarria entzutearekin batera (ordurako entzuten zailak ziren bertsioetan, internet ez bait zegoen orain bezala zabalduta, egun dituen eduki guztiekin). 

Bidai honetan lagun, besteak beste, Andoaingo Jah-B izan genuen. Reggae zaletu amorratua eta izen bereko sound systemaren bultzatzailea. 

Saio berean Gorka Jah Lion ere gonbidatu genuen. Irungo musikari eta reggae zaletu honekin ere Bob Marley eta reggaeari buruz luze hitzegiteko aukera izan genuen. 

Musikaria ez bada ere, reggae zaletu fina den Pakorekin ere egin genuen zita eta berarekin tartetxoa batean aritzeko aukera izan genuen. 

Saioaren amaieran, Txalaparta argitaletxearekin kaleratutako liburua zozketatu genuen eta liburua irabazi zuen entzulearen (Joseba) hitzak ere entzun daitezke :-) 

Eskerrik asko guztioi. 

HAUXE SAIOA: